Sorkuntza artistiko hau Mugaz mintzo da, Bidasoaren alde bietaz. Muga horrek asko baitu kondatzeko. Egun, Muga hori sekulakoa eta iraganezina bilakatu da, “terrorismo”, “COVID” eta “immigrazio hitzak” esaldi berean sartu direnetik. Egunero ikusten ditugu etorkinak geldituak, eta gizagai- zoak, lurra bezain beltzak, burua eskuen artean, uniformeen erdian. Gauaz latzago. Gauaz, gure seme-alaben adineko haurrak ikusten ditugu, autobide bazterrean lasterka, ala hotzean eta beldurrean gordeak.
Oraingo horiek baino lehen, euskaldunek, juduek, espai- nolek eta portugesek ere iragan zuten muga hori. Muga marraztu zutenetik, zorionerako ihesiaren zauri-marka izan da. Horietako anitz mugaren alde batean eta bestean kokatu ziren, eta familiek oraindik bizirik dituzte bizitako izugarrikerien zauriak. Haien guztien historiak kontatu nahi ditugu, ahalaren eta ezinaren arteko azken mugan.
Arantxa Hirigoyen, Argi Perurena, Manex Fuchs, Ximun Fuchs, Xabier Erkizia, Luca Rullo, Gari Garaialde, Aimar Lopez, Ana Mari Coscarat, Andoni Zelaia, Beñat Bizkai, Biriatuko ikastolako haurrak, Bob Edme, Didier Agerre, Edurne Yañez Ibarra, Ekhi Gorostiaga, Hassina Sebti, I. Fakri, Ione Josie, Ioritz Larrasa, Irati Fernandez, Joanes Etxebeste, Jon Muruaga, Javi Julio, Kiki Borda, Laia Erkizia, Maialen Fautoux, Makalu, Mikela Forestier, Milena Legardinier, Pablo Santamaria, Panpi Larre, Peio Urriza, Pruden Sudupe, Salka Boussaula, Xabi Petri, Youssef Tounsaoui...
Esker mila zuei: Jose Mari Echeveste , Patxi Etxaide, Kima, Sotero, Imanol "Jolaski", Marinette Apredisteguy, Philippe Pierre, Susana Fernandez, Donostia-Festak, Hendaiako mediateka eta beren ixtorioak eta argazkiak prestatu dizkiguten lagun guztiak.
Artxibo argazkiak: Irungo Udal Fototeka, Kutxateka, Biblioteca Digital Hispanica / Biblioteca Nacional de España, Banque d'Images / Biblioteque Nationale de France, Euskadiko Artxibo Historikoa eta Sueddeutsche Zeitung